18 Zoazte lanera! Ez zaizue lastorik emango, baina adreilu-kopuru bera egin beharko duzue.
19 Langilezain israeldarrak estu eta larri zebiltzan eguneroko adreilu-kopurua ez zietela gutxituko jakitean.
20 Faraoiaren etxetik ateratzean, beraien zain zeuden Moises eta Aaronekin topo egin zuten.
21 Langilezainek esan zieten: «Jaunak kontu hartu eta epai zaitzatela, zuen erruz hartu baikaituzte begitan faraoiak eta beronen funtzionarioek: ezpata eman diezue eskura, hil gaitzaten».
22 Orduan, Moisesek, Jaunarengana itzulirik, esan zion:—Jauna, zergatik erabiltzen duzu hain gaizki herri hau? Zertarako bidali nauzu?
23 Faraoiak, zure izenean mintzatzera etorri natzaionetik, are gaizkiago erabili du zure herria eta zuk ez duzu deus ere egin libratzeko.