6 Egun hartan bertan, faraoiak honela agindu zien lan-arduradunei eta langilezainei:
7 «Ez eman aurrerantzean israeldarrei adreiluak egiteko lastorik, orain arte bezala; doazela beraiek lasto bila.
8 Baina orain arte bezainbat adreilu egitera behartuko dituzue, ezta bakar bat ere gutxiago. Alfer batzuk besterik ez dira! Horregatik ari dira beren Jainkoari sakrifizioak eskaintzera joan behar dutela esaten.
9 Ezar iezaiezue lan astunagoa eta beude lanpeturik, eta ez diezaietela kontu horiei jaramonik egin».
10 Lan-arduradunek eta langilezainek herriari esan zioten: «Faraoiaren aginduz, ez zaizue lastorik emango aurrerantzean;
11 zeuek joan beharko duzue bila, dagoen lekura. Baina lana ez zaizue inola ere gutxituko».
12 Israeldarrak Egipto osoan sakabanatu ziren soroetan lasto bila.