1 Jaunak erantzun zion:—Orain ikusiko duzu faraoiari egingo diodana: indarrez beharturik, utziko dizue joaten; are gehiago, berak ateraraziko zaituzte lurralde honetatik.
2 Honela mintzatu zitzaion Jainkoa Moisesi: «Neu naiz Jauna!
3 Jainko Ahaltsu bezala agertu nintzaien Abrahami, Isaaki eta Jakobi; baina ez nintzaien nire egiazko izenaz, Jauna bezala alegia, ezagutzera eman.
4 Ituna ere egin nuen haiekin, etorkin gisa bizi izan zireneko Kanaan lurraldea emango niela hitzemanez.
5 Entzun ditut egiptoarrek esklabo eginiko israeldarren intziriak eta oroitu naiz neure itunaz.