16 Hauek dira Lebiren semeak beren ondorengoekin: Gerxon, Kehat eta Merari. Lebi ehun eta hogeita hamazazpi urtez bizi izan zen.
17 Gerxonen semeak: Libni eta Ximei beren jatorriko familiekin.
18 Kehaten semeak: Amram, Itzhar, Hebron eta Uziel. Kehat ehun eta hogeita hamahiru urtez bizi izan zen.
19 Merariren semeak: Mahli eta Muxi.Hauek dira Lebiren ondorengoen jatorriko familiak.
20 Amram bere izeba Jokebedekin ezkondu zen. Honek Aaron eta Moises eman zizkion. Amram ehun eta hogeita hamazazpi urtez bizi izan zen.
21 Itzharren semeak: Kore, Nefeg eta Zikri.
22 Uzielen semeak: Mixael, Eltzafan eta Sitri.