26 Aaroni eta Moisesi, hain zuzen, agindu zien Jaunak Egipto lurraldetik israeldarrak ateratzeko, gudaroste gisa lerrotan jarririk.
27 Moises eta Aaron hauek dira Egiptoko errege faraoiari mintzatu zitzaizkionak, israeldarrei lurralde hartatik irteten uzteko esanez.
28 Jaunak, Moisesi mintzatu zitzaionean,
29 esan zion:—Neu naiz Jauna! Esaiozu Egiptoko errege faraoiari nik adieraziko dizudan guztia.
30 Baina Moisesek erantzun zion:—Nola egingo dit, bada, faraoiak jaramon, hitz egiten hain traketsa naizelarik?