3 Baina nik setatsu bihurtuko dut faraoia. Mirari eta egintza harrigarri ugari egingo ditut Egipton;
4 hala ere, faraoiak ez dizue jaramonik egingo. Orduan, gogor zigortuko dut Egipto eta aginpide handiz aterako lurralde hartatik ene herri Israel gudaroste baten gisan.
5 Orduan jakingo dute egiptoarrek ni naizela Jauna, Egipto zigortu eta bertatik israeldarrak aterako ditudanean.
6 Moisesek eta Aaronek Jaunak agindu bezala egin zuten zehatz-mehatz.
7 Moisesek laurogei urte zituen eta Aaronek laurogeita hiru faraoiari mintzatu zitzaizkionean.
8 Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni:
9 «Faraoiak mirariren bat egiteko eskatzen badizue, esaiozu Aaroni makila hartu eta faraoiaren aurrean lurrera jaurtitzeko, eta makila suge bihurtuko da».