9 «Faraoiak mirariren bat egiteko eskatzen badizue, esaiozu Aaroni makila hartu eta faraoiaren aurrean lurrera jaurtitzeko, eta makila suge bihurtuko da».
10 Joan ziren Moises eta Aaron faraoiagana eta Jaunak agindua egin zuten: Aaronek lurrera jaurti zuen makila faraoiaren eta funtzionarioen aurrean, eta makila suge bihurtu zen.
11 Faraoiak, bere aldetik, Egiptoko jakitunak eta aztiak deiarazi zituen, eta hauek beren azti-baliabidez gauza bera egin zuten:
12 nork bere makila jaurti eta suge bihurtu zen. Baina Aaronen makilak irentsi egin zituen jakitun eta aztienak.
13 Hala ere, faraoiak bere teman jarraitu zuen eta entzungor egin zien, Jaunak esan bezala.
14 Gero, Jaunak esan zion Moisesi: «Burugogor jarri da faraoia eta ez dio herriari irteten utzi nahi.
15 Zoaz bihar goizean berarengana, Nilo ibaira doanean. Itxaroiozu ibaiertzean; eraman zeurekin suge bihurtu den makila.