1 Jaunak esan zion Moisesi: «Esaiozu Aaroni luza dezala eskuan duen makila ibai, erreka eta zingiren gainera, eta ateraraz ditzala ibaitik igelak Egipto lurralde osora».
2 Luzatu zuen eskua Aaronek Egiptoko uren gainera eta atera zituen igelek Egipto osoa estali zuten.
3 Baina aztiek ere beste horrenbeste egin zuten beren azti-baliabidez, Egipto lurralde gainera igelak igoaraziz.
4 Orduan, faraoiak Moisesi eta Aaroni dei egin eta esan zien:—Erregutu Jaunari igelak niri eta nire herriari kentzeko, eta utziko diot zuen herriari Jaunari sakrifizioak eskaintzera joaten.