4 Jende xehea zuzenbidezepaituko du,lurraldeko dohakabeen eskubideakdefendatuko.Makilaz bezala zigortu eta hilko ditubere hitzez herriko gaiztoak.
5 Justiziak eta leialtasunakinguratuko dute,gerrikoak gerria bezala.
6 Orduan, otsoa eta bildotsaelkarrekin biziko dira,lehoinabarra eta antxumeaelkarren ondoan etzango;zekorra eta lehoikumeabatera haziko dira,eta haurtxo batek zainduko ditu.
7 Behia eta hartz emeaelkarrekin larratuko diraeta haien umeak batera etzango.Lehoiak lastoa jango du,idiaren antzera.
8 Bularreko haurrasuge-zuloetan jolastuko da,sugegorri-habian sartuko du eskua.
9 Nire mendi santu osoanez du inork kalterik,ez hondamendirik egingo,Jaunaren ezagupenak beteko baitulurralde osoa, urak itsasoa bezala.
10 Egun hartan,Jeseren zuhaitz-ondoko kimuabandera gisa altxatua izango da,herri guztien begi aurrean;nazioak bila joango zaizkioeta ospetsua izango daharen egoitza.