1 Moaben aurkako mezua.«Moabeko Ar hiriasuntsitu zuten gauean desagertu zen;Moabeko Kir hiriasuntsitu zuten gauean desagertu zen.
2 Dibongo jendea muinoetara doa,santutegian negar egitera.Aieneka ari dira moabdarrak,Nebo eta Medaba hiriaksuntsituak direlako:burua soil eta bizarra motzdaramate guztiek.
3 Dolu-jantziz dabiltza kalean;aieneka eta negarrez urtzen denak,etxe gain eta plazetan.
4 Hexbon eta Elale garrasika ari dira;Jahatzetik ere entzun daitezkehaien oihuak.Horregatik,ikaraz daude Moabeko gudariaketa adorea galdurik.