5 Jainkoak maitasuneanfinkatuko du errege-tronua,eta Daviden ondorengoaeseriko da bertan:epaile leial izango da, justiziazale,zuzenbidea egiteko gogotsu.
6 Honela dio Judako herriak:«Ezaguna duguMoaben gehiegizko harrokeria,haren oilarkeria eta handiustea,haren handi-iritzi hutsalak.
7 Horregatik,beren herriarengatik aieneegingo dute moabdarrek,aiene guztiek;intziri egingo dute,atsekabearen atsekabez,Kir-Haresetekomahats-opilez oroituz.
8 Izan ere, zimelduak daudeHexbongo landak,Sibmako mahastiak.Hango ardoak nazioetako erregeakzorabiatzen zituen.Jazer-eraino iristen ziren aihenak,basamorturaino hedatzen,Itsaso Hileraino luzatzen.
9 Horregatik, Sibmako mahastiarinegarrez ari natzaio,Jazerrekin batera;negar-malkoz bustiko zaituztet,Hexbon eta Elale,mahats-biltzeeta uztako poz-irrintziakgaldu baitira zuenean.
10 Joan dira soroetatikpoza eta alaitasuna;mahastietan ez da gehiagooihu eta kantarik;dolareetan ez da gehiagomahatsik estutzen.Kito poz-irrintziak!
11 Harpa baten antzeradardaraz daukat bihotzaMoabengatik,dardaraz barrua Kir-Haresengatik.