8 Ez die gehiago bere eskuz egindakoaldareei begiratuko;ez da gehiagobere behatzez landutakoAxera jainkosaren eta eguzkiarenohorezko harri sakratueibegira jarriko.
9 Egun hartan,zure hiri gotortuakhutsik geldituko dira,behinola, israeldarrek erasotzean,hibiarren eta amortarren hiriakhutsik gelditu ziren bezala.Eremu bihurtuko dira.
10 Salbatzaile duzun Jainkoaahaztu egin baituzu,babesten zaituen Harkaitzazez zara oroitu.Lorategi atsegingarriaklandatzen dituzueta kanpoko landare-haziak ereiten.
11 Landatzen dituzun egun bereanloratzen dira,ereiten dituzun egun bereanernetzen,baina, azkenean,bertan behera galduko da fruitua,zoritxarrak,sendaezineko gaitzak jota.
12 Ai ene!Kontaezineko herrien burrunba,itsaso burrunbatsuarenabezalako burrunba!Nazioen marruma,ur handi marrumatsuenabezalako marruma!
13 Baina Jaunak mehatxu egineta urrun doaz ihesi,haizeak mendiz mendi daramanlastoa bezala,ekaitzak daramankardilauna bezala.
14 Arratsaldean beldurgarri,baina goizerako ezerez.Horra gure lapurren zoria,gure harrapatzaileen azkena.