2 Mandatariak bidaltzen dituNilon barrena,ihizko txalupetan, uretan zehar.Zoazte, mandatari bizkorrak, itzuliherri lerden eta beltzaran horretara,edonon beldurra sortzen duenjendearengana,ibaiz ureztaturiko lurraldeanbizi denherri gogor eta menderatzailera!
3 Zuek,munduan bizi zareten guztiok,begiratu, mendien gaineanbandera altxatuko denean;entzun, turutak joko duenean.
4 Honela mintzatu baitzait Jauna:«Lasai egongo naiz,neure lekutik begira,geldi-geldi,eguerdiko sargoria bezala,uztaroko sargoritanihintz-lainoa bezala.
5 Bai, mahatsa bildu baino lehen,loraldia igaroeta mahats-alea heltzen hastean,kimu berriak moztuegin ohi dira inauskaiaz,moztu eta bazterrera bota;
6 mendiko hegazti harraparientzateta basapiztientzat uzten dira,hegazti harrapariek udaeta basapiztiek neguabertan igaro dezaten.Halaxe gertatuko daetiopiarrekin ere».
7 Egun hartan, Jaun ahalguztidunariopariak ekarriko dizkioherri lerden eta beltzaranak,edonon beldurrasortzen duen jendeak,ibaiz ureztaturiko lurraldeanbizi denherri gogor eta menderatzaileak.Opariak ekarriko ditu Sion mendira,Jaun ahalguztidunaren bizilekura.