9 Eta hau diote nitaz:«Nor eta gu eskolatu honek?Nori eta guri irakatsiJainkoak agertua?Haurtxo bularretik kendu berriakote gara?
10 Hala moduz ari zaigu,hizki-mizki, xuxu-muxu».
11 Horra, bada: hizketa nahasiz,hizkuntza arrotzez,hitz egingo dio Jaunak herri honi.
12 Behinola esana baitzien:«Hona hemen lasaibidea,hona hemen atsedena;nekatuak atseden har beza».Baina haiek jaramonik ez.
13 Horregatik,hizki-mizki eta xuxu-muxu ulergaitzgertatuko zaie Jaunaren hitza.Eta hala, bidean hankaz gora erorieta hezurrak hautsiko dituzte,tranpan harrapatuakgeldituko dira.
14 Entzun, beraz, Jaunaren hitza,Jerusalemgo herri honen gobernarizareten jende harroputzok.
15 Hau diozue:«Ituna egina dugu Herioarekin,tratua Hildakoen Egoitzarekin:ezbehar suntsigarria datorrenean,ez gaitu harrapatuko,gezurra hartu baitugu babes,maltzurkeria gordeleku».