1 Hau dio Jaunak:«Ai zuek, jende errebeldea!Nire oniritzirik gabeeratzen dituzue egitasmoaketa nire borondatearen aurkaburutzen hitzarmenak,horrelabekatua bekatuaren gain pilatuz.
2 Egiptora jotzen duzue,niri galdetu gabe,faraoiaren babespean jartzera,Egiptoren gerizpean gordetzera.
3 Baina faraoiaren babesalotsabide gertatuko zaizue,eta Egiptoren gerizpeko gordelekua laidogarri.
4 Zuen buruzagiak Tanis-eraeta zuen mandatariakHanes-era iristean,
5 asmo guztiak ustel aterako zaizkieprobetxugabeko herri horrekin;ez baitie ezeren laguntzariketa probetxurik ekarriko,lotsa eta laidoa baizik».