5 asmo guztiak ustel aterako zaizkieprobetxugabeko herri horrekin;ez baitie ezeren laguntzariketa probetxurik ekarriko,lotsa eta laidoa baizik».
6 Negeveko basapiztiei buruz mezua:«Lehoi orrolari, sugegorrieta dragoi hegalarizjosia dagoen lurralde beldurgarrieta arriskutsuan barrena,hor daramazkioteberen aberastasun bikainak,astoen bizkarretaneta gameluen konkorretan,probetxugabeko herriari.
7 Alferrekoa eta hutsa daEgiptoren laguntza;horregatik,izen hau jarri diot:“Geldigaitza mugiezin” ».
8 Jaunak hau agindu zidan:«Ea, beraien begi aurreanidatz ezazu hau oholtxoaneta egin zigilaturiko agiria,gerorako geldi dadin,betiko lekukotzat».
9 «Herri errebeldea,seme engainatzaileak dira benetan,Jaunaren irakaspena ez baituteonartu nahi.
10 Hau esaten diete profetei:“Ez izan ikuskaririk,ez agertu egia,baizik eta guri atsegin zaiguna esan,amets liluragarriak agertu.
11 Alde bide zuzenetik.Ez iezaguzue aurrean jarIsraelen Jainko santua”».