1 Zoritxarrekoak laguntza eskeEgiptora doazenak!Beren zaldietan dute konfiantza,guda-gurdi askoeta zaldun ugari dutelako dira fio.Israelen Jainko santuari, berriz,begiratu ere ez;Jaunak ez die axola.
2 Baina bera ere trebea dazoritxarra ekartzeneta ez du bere hitza jaten.Gaizkileen aurka altxatuko da,eta lagun dituztenen aurka.
3 Egiptoarrak gizaki dira, ez jainko,haien zaldiak hezur eta mami huts,ez espiritu.Luzatuko du Jaunak eskua,eta babeslea nahiz babestuabiak eroriko dira,biak batera galduko.
4 Jaunak hau esan dit:«Lehoiak nahiz lehoikumeakorro eginezerasotzen dio harrapakinari,eta ez dute beldurtzenaurka datorkionartzain-taldearen oihuek,ez eta uzkurraraztenhaien zalapartak.Halaxe etorriko daJaun ahalguztidunaSion mendira, bere mendira,borrokara.