4 Jaunak hau esan dit:«Lehoiak nahiz lehoikumeakorro eginezerasotzen dio harrapakinari,eta ez dute beldurtzenaurka datorkionartzain-taldearen oihuek,ez eta uzkurraraztenhaien zalapartak.Halaxe etorriko daJaun ahalguztidunaSion mendira, bere mendira,borrokara.
5 Txoriak, hegoak zabaldurik,habia zaindu ohi duen bezala,halaxe zainduko du JerusalemJaun ahalguztidunak;zainduko du eta askatuko,barkatu eta salbatuko».
6 Israeldarrok,itzul zaitezte Jaunarengana,oso urrutiraaldendu baitzarete berarengandik.
7 Orduan,denok baztertuko dituzuezilar eta urrezko jainko-irudiak,zeuen esku bekatariz eginak.
8 Asiria ezpataz joa eroriko da,baina ez gizakiari esker;ezpatak garbituko du,baina ez giza indarrez.Ezpatak ihes eragingo die,gudaririk onenaklan behartuetarakohartuko dizkiote.
9 Erregeak ihes egingo du beldurrez,gudalburuekbandera bertan utziko, ikaraz.Hala esan du Jaunak,etsaiak zigortzeko sua Sioneneta labea Jerusalemen duenak.