2 Haietako bakoitzahaizetean babes izango da,ekaitzean aterpe;lurralde lehorrean ubidea bezala,basamortuan harkaitz handi batengeriza bezala.
3 Ikusi behar dutenek begiak zabalik,entzun behar dutenekbelarriak erne izango dituzte.
4 Buruarinakburutsu izaten saiatuko dira,hizmotelakbizkor eta garbi mintzatuko.
5 Zentzugabeaez da jatortzat hartuko,ezta makurra ere prestutzat.
6 Izan ere,zentzugabeak zorakeria ahoan,eta asmo txarrak besterik ezbarruan;Jaunaz arduratu gabe bizi daeta hari irainka mintzo;gose dena hutsik bidaltzen dueta egarri denariez dio edaten ematen.
7 Maltzurra, berriz,azpijokoz ari daeta zitalkeriaz baliatzen,dohakabe eta behartsueneskubideak gezurrez deuseztatzeko.
8 Jatorrak, ostera, asmo jatorrak,eta egintzak ere jatorrak.