19 Ez duzu ikusiko gehiagoherri harroa,hizkuntza iluna,hizketa arrotz ulertezinaduen herria.
20 Begira Sioni, geure jaiakospatzen dituguneko hiriari.Ikus Jerusalem, bizitoki lasaia,egoitza finkoa,inork ziririk aterako ez dioneta sokarik etengo ez dionoihal-etxolaren pareko.
21 Hor agertuko digu Jaunakbere ospe handia.Ibai eta ubide zabalekolurraldea izango da;baina etsaien arraun-txaluparikez da handik igaroko,ez ontzi handirik bertan ibiliko.
22-23 Ontzien sokak lasaituak daude,ezin diote mastari eutsi,eta belarik zabaldu ezin.Orduan,harrapakinak banatuko ditugu;hain ugari banatu ere,ezen herrenak ereizango baitu partea.Izan ere,Jauna dugu epaile eta legegile.Jauna dugu errege:berak salbatuko gaitu.
24 Jerusalemen bizi den inorkez du esango: «Gaixo nago».Jainkoakbarkatu egingo dizkio bekatuakbertako jendeari.