4 Esan bihotz-eroriei:«Eutsi gogor, ez beldurtu!Horra zuen Jainkoa!Berbera dator zuek salbatzeraeta merezia duten zigorraetsaiei ematera».
5 Orduan, itsuekikusi egingo dute berriroeta gorrek entzun.
6 Oreinak bezalasalto egingo du herrenak,pozaren pozez irrintzi mutuak.Basamortuan iturriak sortuko dira,landa lehorrean errekak,
7 hareatza kiskalietan aintzirak,paraje agorretan iturburuak.Basa txakurren bizilekuetanbelarra, kanabera eta ihiaaterako dira.
8 Eta galtzada bat izango da han;«Bide santu» deituko zaio.Kutsaturiko inorez da handik igaroko,ezta zentzugabeak erehandik ibiliko.Jaunak berak irekiko du bidea.
9 Ez da han lehoirik izango,ez piztia gaiztorik ibiliko,ezta bat bakarrik ere.Bide horretatik itzuliko diraJaunak askatuak,
10 Jaunak libre eginak;poz-oihuka etorriko dira Sionera:amaigabeko alaitasunahaien aurpegian!Zoriona eta alaitasunaizango dituzte lagun;nahigabeak eta negarra kito!