23 Nori egin diozu irain eta iseka?Noren aurka jaso duzu ahotsaeta altxatu begiak harro?Nire aurka,Israelgo Jainko santuaren aurka!
24 Ni, Jaun hau, iraindu nauzuzeure mezularien bidez.Zera esan duzu:“Neure guda-gurdi ugariei eskermendi-gailurretara igo naiz,Libanoko tontor hurbilgaitzetara.Hango zedrorik tantaienaketa zipresik bikainenak bota ditut.Tontorrik garaienetaraeta basarterik itxienetara heldu naiz.
25 Atzerrietan putzuak zulatu dituteta bertako ura edan;hankapean zapalduzlehortu egin ditutEgiptoko ubide guztiak”.
26 Baina ez al dakizu, Senakerib,aspalditik neuk prestatua nuela,antzinatik neuk erabakiaorain burutzen ari naizen hau?Horregatik bihurtu dituzuhiri gotorrak zabor-pila.
27 Haietako bizilagunakindarrik gabe,ikaraturik eta burumakurutzi dituzu,larre-belarra bailiran,hazi baino lehen ihartua.
28 Badakit zure egintzeneta nondik norako guztien berri;badakit noiz zaudenamorru bizitan nire kontra.
29 Nire kontra amorruz zaudelakoeta zure harrokerianireganaino iritsi delako,sudurrekoa eta ahokoaezarriko dizkizut,etorri zaren bidetik itzularazteko».