12 Bilatu eta inon ez dituzu aurkitukoborroka egiten zizutenak;ezerez eta huts bihurtuko diragerra egiten zizutenak.
13 Nik, Jaunak, zeure Jainkoak,eskutik heltzen baitizuteta esaten: “Ez beldurtu,neuk laguntzen dizut!”»
14 Hau dio Jaunak:«Ez izan beldur, Israel,Jakoben herri,hartxo bat bezain ezerezeta ahul zaren hori!Neuk laguntzen dizut;ni, Israelen Jainko santua,nauzu askatzaile.
15 Eultziaren antzeko bihurtzen zaitut,hortz zorrotzekoeultzi berriaren antzeko;mendiak xehatueta hauts egingo dituzu,muinoak lasto bihurtuko.
16 Zuk astindueta haizeak eramango ditu,haize-erauntsiak barreiatuko.Zu, berriz,pozik izango zara Jaunaz,harro Israelen Jainko santuaz.
17 «Dohakabe eta behartsuakur bila dabiltza, baina alferrik;lehor dute mihia egarriz.Nik, Jaunak,erantzungo diot haien premiari,nik, Israelen Jainkoak,ez ditut bazterrera utziko.
18 Mendi-kasko soiletan errekaksortuko ditut,ibarretan iturriak;basamortua aintzira bihurtuko dut,lur lehorreaniturburuak sorraraziko.