16 Zuk astindueta haizeak eramango ditu,haize-erauntsiak barreiatuko.Zu, berriz,pozik izango zara Jaunaz,harro Israelen Jainko santuaz.
17 «Dohakabe eta behartsuakur bila dabiltza, baina alferrik;lehor dute mihia egarriz.Nik, Jaunak,erantzungo diot haien premiari,nik, Israelen Jainkoak,ez ditut bazterrera utziko.
18 Mendi-kasko soiletan errekaksortuko ditut,ibarretan iturriak;basamortua aintzira bihurtuko dut,lur lehorreaniturburuak sorraraziko.
19 Zedro, arkazi, mirto eta olibondoaklandatuko ditut basamortuan;zipres, zumar eta izeiak eremuan.
20 Horrela ikusiko dute deneketa jakingo,ohartuko dira eta behingoz ulertukonik, Jaunak, egin dudala hori guztia,nik, Israelen Jainko santuak,dudala sortu».
21 Hau dio Jaunak,Jakoben herriaren erregeak:«Aurkeztu zeuen auzia, idolook,ekarri frogak.
22 Zatozte eta iragarrigero gertatzekoa.Esan gurizeuen lehengo iragarpenaketa arretaz entzungo dugu;adierazi etortzekoak,betetzen diren ikus dezagun.