1 Hau dio Jaunak:«Entzun orain, Israel,Jakoben herri,nire zerbitzari, nik aukeratu horrek.
2 Neu naiz Jauna, zure egilea,amaren sabelean eratu zintuena,zure laguntzailea.Ez izan beldur, Jakoben herri,ene zerbitzari,Jexurun, ene aukeratu hori,
3 ura isuriko baitut lur egarrituan,ur-lasterrak sortuko landa lehorrean.Neure espiritua isuriko dietzure ondorengoei,neure bedeinkazioazure seme-alabei.
4 Belardia bezala haziko dira,ibai ondoko sahatsa bezala.