1 Honela diotso JaunakZiro erregeari,berak aukeratu eta sagaratuari:«Eskutik heldurik eusten dizut,nazioak zure menpean jarrieta erregeei soinetikarmak kentzeko,zure aurrean hiri-ateak zabaltzeko,guzti-guztiak zabaldu ere.
2 Neu joango naiz zure aurretik,goraguneak berdinduz,brontzezko ateak apurtuz,burdinazko morroiloak txikituz.
3 Zoko ilunetan pilaturiko altxorrak,ongi gorderiko ondasunakemango dizkizut.Horrela jakingo duzuneu naizela Jauna, Israelen Jainkoa,zeure izenez dei egiten dizuna.
4 Israel neure zerbitzariaren onerako,Jakob, neuk aukeraturikoherriarengatik,deitu zaitut zeure izenezeta ohorezko eginkizuna ezarri,ezagutzen ez nauzun arren.