16 Lotsaz eta laidoz beterik,bai, laidoz estalirikdoaz idologileak.
17 Israel, berriz, Jaunak salbatu du,behin betiko salbatu,eta ez da, ez, sekulalotsaz eta laidoz geldituko.
18 Jaunak sortu du zerua,bera da Jainkoa;berak eratu eta egin du lurra,berak finkatu;ez du hutsik egoteko sortu,bizileku izateko baizik.Hau dio Jaunak:«Neu naiz Jauna, ez da besterik.
19 Ez naiz mintzatu ezkutuan,lur-zoko ilunen batean;ez diet esan Jakoben ondorengoei:“Bila nazazue ezerez hutsean”.Ni naiz Jauna, zuzen dena iragarrieta bidezkoa adierazten dudana.
20 «Bil zaitezte, etorri,hurbildu denok,nazioetan bizirik geldituok.Burugabeak dira zurezko idoloakprozesioan daramatzatenak,salbatu ezin dituen jainkoariotoitz degiotenak.
21 Galdegin elkarri,mintza zaitezte, azaldu frogak:nork adierazi zuen hau lehendanik,nork iragarri aspalditik?Ez ote nik, Jaunak?Ez baita ni beste jainkorik.Jainko garaile eta salbatzailerikez da neu besterik.
22 Lurreko bazter guztiok,itzuli niregana, salba zaitezten,neu bainaiz Jainkoa,eta ez da besterik.