5 Neu naiz Jauna, ez da besterik;ez da ni beste jainkorik.Aginpidez jantzi zaitut,ezagutzen ez nauzun arren,
6 ekialdetik mendebalderajakin dezatenez dela inor ni besterik.Neu naiz Jauna, ez da besterik.
7 Neu naiz argiaren egileaeta ilunpearen sortzailea,neu zorionaren egileaeta zoritxarraren sortzailea:neu, Jaun hau, horren guztiaren egilea!
8 «Isuri goitik, zeruok, ihintza bezala,isuri garaipena, hodeiok,euria bezala!Har beza lurrak zabalik:sor bedi salbamena,erne justizia harekin batean!Nik, Jaunak, egin dut hori guztia».
9 Zoritxarrekoa,lurrontzi hutsa izanik,bere egilearekin eztabaidanhasten den gizakia!Buztinak buztinlariari esango ote:«Zertan ari zara?»,edota «Zure ontziak ez duheldulekurik»?
10 Zoritxarrekoa aitari esaten diona:«Zergatik sortu ninduzun?»,eta amari:«Zergatikekarri ninduzun mundura?»
11 Hau dio Jaunak,Israelen Jainko santuak,haren egileak:«Neure seme-alabengatikkontuak eskatuko ote dizkidazue,edo neure laneanaginduak emango ote?