12 Horra non datozen urrutitik:ipar eta mendebaldetik datoz,Egipto aldetik ere bai.
13 Egin poz-oihu, zeruok!Alai zaitez, lurra!Egin poz-irrintzi, mendiok!Jaunak bere herria kontsolatu baitu,atsekabean gupida izan dio.
14 «Sionek esaten zuen:“Jaunak utzia nauka,ene Jaunak ahaztua”.
15 Ahaztu ote dezake amakbere haurtxoaedo bere sabeleko umearierrukia ukatu?Ba, amak haurra ahaztuko balu ere,nik ez zaitut ahaztuko.
16 Neure esku barruanzauzkat grabatua,zure harresiak begi aurrean ditut.
17 Zure berregileakbizkorragoak izan bitezdesegileak baino;urruti zuregandik hondatzaileak!
18 Begira ingurura eta ikus:seme-alaba guztiakzuregana datoz, bildurik.Neure biziarengatik egiten dut zin:Jantzi zoragarriizango dituzu soinean,andregai-jantziz bezalainguratuko zaituzte.