1 Hau dio Jaunak:«Jerusalem zuen amazapuztu egin omen nuen:ea, non da dibortzio-agiria?Saldu egin omen zintuztedan:ea, non da nire hartzekoduna?Saldu bazintuztedan,zeuen erruengatikzintuztedan saldu,zuen errebeldiengatiknuen ama zapuztu.
2 Zergatik ez zegoen inor,etorri naizenean?Zergatik ez du inork erantzun,deitu dudanean?Nire eskua laburregia otezuek askatzeko?Nik ez ote aski indarzuek libratzeko?Mehatxu-hitz bat aski dut,itsasoa lehortueta ibaiak basamortu bihurtzeko:urik gabe arrainak egarriz hileta usteldu egiten dira.
3 Zerua beltzez janzten duteta dolu-jantziz estaltzen».
4 Jainko Jaunakhitz egiteko trebatu nau,bihotz-eroriak adore-hitzezbizkor ditzadan.Goizero dit belarria ernearazten,ikasle onak bezalaentzun diezaiodan.