2 begira Abraham zeuen aitari,eta mundura ekarri zintuzten Sarari.Bat bakarra zen Abraham,nik deitu nionean,baina bedeinkatu egin nueneta ugaldu».
3 Bai, Jaunak Sion kontsolatzen du,hondatua dagoen hiriaripoz ematen.Herrialde erraustuaEdengo baratze bihurtuko du,eremua Jaunaren paradisu.Zoriona eta alaitasuna izango dira,gorespena eta kantu-hotsa.
4 «Adi egon, ene herri,entzun arretaz, ene hiri:neure irakaspena emango dut,eta nire esanakherrientzat argi izango dira.
5 Hurbil da nire garaipena,badator nire salbamenagoiz-argia bezala;aginpidez gobernatuko ditut nazioak.Urrutiko herriaknire zain egongo dira,nire aginpideanizango dute itxaropen.
6 Jaso begiak zerura,begira behera, lurrera:kea bezala desagertuko da zerua,jantzia bezala gastatuko lurraeta eltxoak bezala hilkobertako bizilagunak.Baina nire salbamenakbeti iraungo du,nire garaipenakez du azkenik izango.
7 «Entzun niri, zuzenbidean adituok,nire legea bihotzeandaramazun herri horrek.Ez izan beldurrik gizakien isekei,ez kikildu haien irainengatik,
8 sitsak jandako jantzia bezala,harrak jotako artilea bezalagalduko baitira.Baina nire garaipenakbeti iraungo du,nire salbamenak gizaldiz gizaldi».