3 ezker-eskuin haziko baitzara;zure ondorengoeknazio asko berenganatuko dituzteeta orain hondaturik daudenhirietan biziko dira.
4 Ez beldurtu,ez zara barregarri geldituko;ez lotsatu, ez zaituzte laidotuko.Ahaztu egingo duzugaztetako lotsaizuna,ez zara oroitukoalargun zineneko laidoaz,
5 egin zintuenak emaztetzathartuko baitzaitu:Jaun ahalguztiduna, horixe du izena.Israelen Jainko santua dazure askatzailea:lur osoaren Jainkoa deritza.
6 Senarrak utziriko emaztea,emazte atsekabetua zinen,baina Jaunak berriro dei egin dizu.Hau dio Jaunak:«Utz ote daitekegaztetako emaztea?
7 Unetxo batez utzi zintudan,baina gupidarik handienazhartuko zaitut.
8 Haserrealdi batean, unetxo batezaurpegia ezkutatu nizun,baina etengabe maite zaitudalakogupidatu naiz zutaz.Hala diot nik, Jaunak,zure askatzaileak.
9 Noeren uholdekoan bezalagertatzen zait:zin egin nuen orduanez zela berriro uholderikizango munduan,eta halaxe egiten dut zin orainez naizela zurekinberriro haserretuko,ez dizudala gehiagomehatxurik egingo.