4 Nik herrientzako testigujarri nuen hura,nazioen buruzagi eta agintari.
5 Zuk herri ezezaguneiegingo diezu dei,eta ezagutzen ez zintuzten herriekzuregana joko dute lasterka,nik, zure Jaunak,Israelen Jainko santu honek,ospez jantzi zaitudalako».
6 Bila ezazue Jauna,aurki dezakezue eta;egiozue dei, hurbil duzue eta.
7 Utz beza gaiztoak bere bidea,gaizkileak bere asmo txarrak.Bihur dadila Jaunarengana,gupidaz hartuko baitu;bihurtu gure Jainkoarengana,guztiz barkabera baita.
8 Hau dio Jaunak:«Egiaz, nire egitasmoakez dira zuenak bezalakoak,ezta nire jokabidea erezuena bezalakoa.
9 Nola zerua lurraren gainetik garai,halaxe nire jokabideazuenaren gainetiketa nire egitasmoak zuenen gainetik.
10 «Euria eta elurra zerutik jaitsieta ez dira bertara itzultzen,lurra urez ase gabe,emankor bihurtueta ernamuindu gabe,ereiteko haziaeta jateko ogia sor ditzan;