1 Hau dio Jaunak:«Errespetatu zuzenbidea,egin justizia,iristear baitago nire salbamena,agertzear nire garaipena.
2 Zorionekoanire aginduen arabera jokatzeneta horretan leial irauten duena,larunbata profanatu gabeerrespetatzeneta ezer txarrik egiten ez duena!»
3 Jaunari atxiki zaion atzerritarrakez dezala inola ere esan:«Bere herritik baztertuegin nau Jaunak».Irenduak ere ez dezala esan:«Zuhaitz ihartua besterik ez naiz».
4 Izan ere, hau dio Jaunak:«Irenduei,nire larunbata errespetatzen badute,niri atsegin zaidana gogotsu egiteneta nire itunari tinko eusten badiote,
5 beren izenaren oroitarriaegingo diet neure tenpluaneta hiriko hormetan:seme-alabak edukitzea bainohobe izango dute hori,sekula ezabatuko ez den izenaemango baitiet.
6 «Eta nire kultu-zerbitzurako,ni maitatu eta nire zerbitzari izatekoatxikiko zaizkidan atzerritarrak,larunbata profanatu gabeerrespetatzeneta nire itunari tinko eusten badiote,