1 Sionengatik,ez naiz isilik egongo,Jerusalemengatik,ez naiz geldi egongo,haren garaipenagoiz-argia bezala agertu arte,haren salbamenakzuziak bezala distiratu arte.
2 Eta ikusiko dutenazioek zure salbamena,errege guztiek zure ospea.Izen berria emango dizute,Jaunak berak ezarria.
3 Koroa distiratsu izango zaraJaunaren eskuan,errege-diademazeure Jainkoaren eskuan.
4 Ez dizute deituko gehiago«Hiri zapuztu»,ezta zure lurraldeari ere«Lur hondatu»;zure izena «Ene atsegin» izango da,eta zure lurraldearena«Ene emazte»,Jaunak atsegin izango baitzaitueta zure lurraldeaemaztetzat hartuko.
5 Mutilak neskatxa emaztetzathartzen duen bezala,halaxe hartuko zaitu emaztetzatzeure Egileak;senarra emaztearekingozatzen den bezala,halaxe gozatuko da Jainkoa zurekin.