1 —Nor da Botzratik,Edomgo hiriburutik,soinekoa gorriz tindaturikdatorren hori,jantzi dotorez,indar-kemenez datorren hori?—Neu naiz,justiziaz epaitzen dudana,salbatzen ahaltsu naizena.
2 —Zergatik dituzu, bada,jantziak gorri,dolarean mahatsazapaltzen duenak bezala?
3 —Bai, mahatsa zapaltzen jardun dut,neuk bakarrik jardun ere,beste herrietako inorklagundu gabe.Amorru biziz zapaldu ditut etsaiak,suminez estutu lurraren kontra,eta haien odol-zipriztinezjantziak erabat zikindu zaizkit.
4 Izan ere,heldua zen erabakia nuen eguna,etsaiez mendekatueta nire herria askatzeko eguna.
5 Begiratu nuen, eta laguntzailerik ez;txunditurik nengoenniri eusteko inor ez zelako.Neure ahalmenakeman dit garaipena,neure sumina izan dut euskarri.
6 Amorru biziz zapaldu ditut herriak,neure sumin-edariz mozkortueta haien odola lurrean isuri.
7 Gogora ditzadanJaunaren mesedeak,gorets dezadan Jauna,guztiz ona izan baita Israelekin:gupida eta maitasun handizjokatu du haren alde.