8 Hau zioen Jaunak berekiko:«Neure herria dut,neure seme-alabak:ez didate, ez, huts egingo».Eta onik atera zituen
9 larrialdi guztietatik;ez inolako ordezkariedo mandatarik,berak zituen onik atera.Berak zituen askatumaitasun eta gupidaz;ardura handiz gidatu zituenantzinako garaietan.
10 Baina haiekJaunaren kontra errebelatueta haren espiritu santuaatsekabetu zuten;horregatik, etsai bihurtu zitzaieneta borroka egin zien.
11 Orduan, antzinako garaiez,Moisesen garaiez, oroitu zen herria:«Non da Jauna,Moises bere artaldearen artzainauretatik bizirik atera zuena?Non da bere espiritu santuaharengan ezarri zuena?
12 Non bere ahalmen bikainazMoisesen eskuinaldean ibili zenaeta, betiko izena bereganatzeko,israeldarren aurrean itsasoazabaldu zuena?
13 Non haiek,zaldiak basamortuan bezala,itsas hondoan zeharibilarazi zituena?Ez zuten estropezurik egin,
14 ibarrera jaisten denabere-taldearen antzera.Jaunaren espirituak atsedeneraeraman zituen».Halaxe eraman zenuen, Jauna,zeure herria,izen bikaina zeureganatuz horrela.