1 Ai jaitsiko bazina,sastraka erretzenedo urari irakinarazten dionsua bezala!Horrela, zure etsaieknor zaren jakingo lukete,nazioek zure aurrean dar-dar egingo,
2 guk uste gabekogauza ikaragarriak zuk egitean.Zu jaitsi,eta mendiek zure aurrean dar-dar.
3 Ez da inoiz entzun,ez da inoiz aditu, ez ikusi,zuk ez beste jainkoren batekberarengan itxaro duenaren aldehorrelakoak egin dituenik.
4 Bere poza zuzen jokatzeanjartzen duenari,zure nahia beti gogoan duenari,bidera ateratzen zatzaizkio.Bai, haserre zaudebekatu egin dugulako,antzinatik bide-galdurikibili garelako.
5 Kutsaturik gaude guztiok,gure egintzarik onenak erezapi zikinen antzeko;orbela bezala gaude iharturiketa haizeak bezala garamatzategeure erruek.
6 Inork ez dizu dei egiten,ezta zuri atxikitzen saiatzen ere,zeure aurpegia ezkutatu baitiguzu,eta geure erruetan murgilduta utzi.
7 Baina zu, Jauna, gure aita zara;gu buztina, eta zu buztinlaria:zeuk eginak gaituzu guztiok!