1 Ilunpetan zegoen herriakargi handia ikusi du.Itzalpean bizi zireneiargiak egin die distira.
2 Poz bizia sortu diezu,alaitasun handia eman.Pozik daude zure aurrean,uzta biltzean bezain pozik,harrapakinak banatzean bezain alai.
3 Apurtua baituzu lepoan zeramatenuztarri astuna,zapaltzailearen aginte-makila,Madiango gudarosteaapurtu zenuen bezalaxe.
4 Lurra danbadaka zapaltzen zutengudari-botaketa odolez zikinduriko jantziaksuak erreko ditu eta irentsiko.