5 Nazioak gaizkian bat etorri eta nahastu zirenean,jakinduriak begiz jo zuen zintzoa,akats gabe gorde zuen Jainkoaren aurreaneta tinko eutsi zion,semearenganako maitasunagatik desobedi ez zezan.
6 Fedegabeen hondamendikoan, jakinduriak libratu zuen zintzoa,bost hirien gainera eroritako sutik ihesi zebilela.
7 Haien gaiztakeriaren lekuko,hor da oraindik lur idorra ketan,garaiz aurretik fruitua galtzen duten arbolekin,baita gatzezko zutabea ere, arima sinesgabearen oroigarri.
8 Jende hark, jakinduria baztertu zuelako,ongia bereizteko gaitasuna galtzeaz gainera,bere burugabekeriaren oroigarria utzi zien gerokoei,beraien hutsegiteak ez zitezen ezkutuan geldi.
9 Bere zerbitzariak, ordea,estualdi guztietatik libratu zituen jakinduriak.
10 Anaiaren suminetik ihesi zebilen zintzoabide erosotik gidatu zuen jakinduriak;Jainkoaren erregetza erakutsi zioneta errealitate santuak ezagutzera eman;arrakasta eman zion bere nekeetaneta lanaren emaitzak ugaldu;
11 zapaltzaileen gutiziatik zaindueta aberastasunez bete zuen jakinduriak;