10 hain zuzen, agiraka egiten duen aitak bezalaprobatu zenituen zutarrak,baina errege errukigabeak bezalaaztertu eta kondenatu zenituen besteak.
11 Israeldarrengandik urruti nahiz hurbil,era berean sufritzen zuten egiptoarrek.
12 Izan ere, tristura bikoitzak hartu zituen,eta gertaturikoaz oroituz intzirika egiten zuten;
13 zeren eta, beraien kontra zigortzat erabilitakoabesteentzat mesedegarri bihurtzen zela jakitean,Jaunaren eskua sumatzen baitzuten han.
14 Behinola bertan behera utzieta isekaz baztertu zuten Moises hark,azkenean, gertatuak gertatu, txundituta utzi zituen,zintzoek ez bezalako egarria jasan behar izan baitzuten.
15 Egiptoarrak,beren pentsaera gaizto eta zentzugabeak desbideraturik,adimengabeko narrasti eta piztia nazkagarriakgurtzeraino iritsi zirenez,zeuk ere adimengabeko animalia ugari bidaliz zigortu zenituen,
16 jakin zezaten, zeren bidez bekatu egin,haren bidez hartzen dela zigorra.