3 aurre egin zieten etsaien gudarosteeieta atzera eragin arerioei.
4 Israeldarrek, egarri zirela, dei egin zizuten, Jauna;orduan, ura eman zenien harkaitz latz batetik,egarriarentzako erremedioa harri gogorretik.
5 Horrela, etsaiak zigortzeko erabilitako gauza bera,beraien mesederako gertatu zen estualdian.
6 Inoiz agortzen ez zen ibaiko urak odol zikinez lohitu zenituen,
7 israeldar jaioberriak hiltzekoegiptoarrek emaniko aginduaren zigortzat;zutarrei, berriz, ustekabean, ura ugari eman zenien;
8 baina aurrez egarria jasanarazi zenien,beraien etsaiak nola zigortu zenituen erakusteko.
9 Izan ere, zutarrei probaren bat ezartzen zenienean—eta proba hori errukiz zentzarazteko zen—,jakinarazten zenienfedegabeek zer-nolako oinazeak jasan zituzten,hauek zeure suminez epaitu zenituenean;