19 Horrela jokatuz erakutsi diozu zeure herriarizintzoak gizakiaren adiskide izan behar duela;bekatariei bihozberritzeko aukera emanez,itxaropenez bete dituzu zeure seme-alabak.
20 Zeure seme-alaben etsaiak, heriotza merezi zutenak,begiramen eta bihozberatasun handiz zigortu badituzu,horrela gaizkitik aldentzeko astia eta egokiera emanez,
21 are kontu handiagoz epaitu dituzu zeure seme-alabak,berauen gurasoei, zin eta itun bidez,promes ederrak egin zenizkielarik.
22 Horrela, neurritasunez etsaiak zigortuz,eskarmentua eman diguzu,geuk epaitzean, zure ontasuna kontuan izan dezagun;epaituak izatean, berriz, zure errukia itxaron dezagun.
23 Hara zergatik oinazetu zenituenberaiek gurtutako idolo higuingarriezberen zentzugabekerian bizimodu gaiztoa izan zutenak.
24 Izan ere, guztiz desbideratu ziren bide okerretik joz,piztiarik higuingarri eta mespretxagarrienak jainkotzat hartuz,adimenik gabeko umetxoak bezalaberen buruak engainatzen utziz.
25 Horregatik, adimengabeko haurtxoak bailiran,zigor barregarria bidali zenien.