24 Izan ere, guztiz desbideratu ziren bide okerretik joz,piztiarik higuingarri eta mespretxagarrienak jainkotzat hartuz,adimenik gabeko umetxoak bezalaberen buruak engainatzen utziz.
25 Horregatik, adimengabeko haurtxoak bailiran,zigor barregarria bidali zenien.
26 Baina zigor harekin zentzatu ez zirenekJainkoaren benetako zigorra jasan behar izan zuten.
27 Sufriarazten zieten animaliengatik zeuden amorraturik,jainkotzat zeuzkaten animalia berberak baitzituzten zigor-bide;horregatik, begiak ireki eta aitortu beharra izan zutenlehen onartu nahi ez zutena zela benetako Jainkoa.Horregatik jausi zitzaien gainera zigorrik nagusiena.