3 Horrela jokatu zenuenzeure lur santuko antzinako biztanleekin ere;
4 gorroto izan zenien beren jokaera ezin higuingarriagoagatik:aztikeria eta erritu gaitzesgarriak zituzten,
5 ankerki sakrifikatzen zituzten haurraketa oturuntzak egiten giza haragi eta odolez;ezkutuko erlijio-elkarteetako partaide haiek,
6 umetxo babesgabeen guraso hiltzaile haiek,gure arbasoen bidez suntsitzea erabaki zenuen,
7 guztien artean estimatuena duzun lurralde honekbertan bizitzeko duin zirenJainkoaren seme-alaben herria har zezan.
8 Baina haiekin ere, gizakiak zirenez,bihozbera izan zinen,eta, zure gudarostearen abangoardia gisa,liztorrak bidali zenizkien,pixkanaka-pixkanaka baizik ez suntsitzeko.
9 Erraza zen zuretzat fedegabeak zintzoen esku uzteaedo basapiztien edo agindu zorrotz baten bidezbat-batean suntsitzea;