5 ankerki sakrifikatzen zituzten haurraketa oturuntzak egiten giza haragi eta odolez;ezkutuko erlijio-elkarteetako partaide haiek,
6 umetxo babesgabeen guraso hiltzaile haiek,gure arbasoen bidez suntsitzea erabaki zenuen,
7 guztien artean estimatuena duzun lurralde honekbertan bizitzeko duin zirenJainkoaren seme-alaben herria har zezan.
8 Baina haiekin ere, gizakiak zirenez,bihozbera izan zinen,eta, zure gudarostearen abangoardia gisa,liztorrak bidali zenizkien,pixkanaka-pixkanaka baizik ez suntsitzeko.
9 Erraza zen zuretzat fedegabeak zintzoen esku uzteaedo basapiztien edo agindu zorrotz baten bidezbat-batean suntsitzea;
10 baina, pixkanaka-pixkanaka zigortuz,bihozberritzeko aukera eman zenien,zuk ongi jakin arren jatorri gaiztokoak zirela,berezkoa zutela txarkeria,eta ez zela sekula haien pentsaera aldatuko,
11 hasiera-hasieratik baitzen arraza madarikatua.Haien bekatuak zigor gabe utzi bazenituen,ez zen inoren beldur zinelako izan.