14 Gizakien hutsalkeriagatik sartu ziren munduan;horregatik, erabakia dago horien bat-bateko amaiera.
15 Aita batek,bere haurraren heriotza goiztiarragatik atsekabeturik,garaia baino lehen galdutako haurraren irudia eginarazten du;hildako bat besterik ez zena jainko bezala ohoratzen du,eta haren ohorezko erritu eta zeremoniakbere menpekoei ezartzen.
16 Denboraren poderioz,ohitura fedegabe hori finkatu eta lege bihurtzen da.Erregeen aginduz ere gurtu ohi dira estatuak:
17 erregeak urruti bizi zireneta jendeak ezin zituen aurrez aurre ohoratu;beraz, errege gurgarriaren ageriko irudiak eginez,haien itxura gauzatu zuten,urruti zegoena bertan balego bezala lausengatzeko.
18 Ezagutzen ez zutenen artean ere kultu hori hedatzeko,artistaren ospe-nahiak ere izan zuen eraginik;
19 honek, erregeari atsegin eman nahirik,eredua trebeki behartzen zuen, itxura ederragotzeko;
20 eta jendeak, obraren xarmaz liluraturik,gurtzagai hartu zuen lehentxeago gizaki huts bezalaohoratzen zuena.