27 Izendaezineko idoloen kultua baitagaitz ororen hasiera, zergatia eta jomuga;
28 hain zuzen, jai zoroak ospatzen dituzteedo iragarpen faltsuak egiten edo bidegabekeriaz bizitzenedo beren zinak errazegi hausten;
29 bizigabeko idoloez fidatzen direnez,ez dira gezurrezko zinek kalterik ekarriko dieten beldur.
30 Zigor zorrotzagoa izango dute, ordea, bi arrazoi hauengatik:idoloetara jotzean Jainkoari buruz gaizki pentsatu dutelakoeta, Jainko santua mespretxatuz,faltsuki eta bidegabe zin egin dutelako.
31 Gaizkileen hutsegiteak zigortuko dituena ez da izangozin-egiteetan lekukotzat hartutako idoloen ahalmena,baizik eta bekatarien aurkako justizia.