9 Izan ere, Jainkoak era berean gorrotatzen ditufedegabea eta sasijainkoekiko haren zaletasuna,
10 eta era berean zigortuko egintza eta egilea.
11 Horregatik, jentil-herrietako idoloei erekontuak eskatuko zaizkie,Jainkoak egindakoen artean higuingarri baitira,gizakientzako galbide,zentzugabeen oinetarako lakio.
12 Idoloak egiteko asmoa izan zenJainkoarekiko desleialtasunaren hasiera,berorien asmakuntzak gaiztotu zuen gizakion jokaera;
13 hasieran ez baitzegoen idolorik,eta izan ere ez dira beti izango.
14 Gizakien hutsalkeriagatik sartu ziren munduan;horregatik, erabakia dago horien bat-bateko amaiera.
15 Aita batek,bere haurraren heriotza goiztiarragatik atsekabeturik,garaia baino lehen galdutako haurraren irudia eginarazten du;hildako bat besterik ez zena jainko bezala ohoratzen du,eta haren ohorezko erritu eta zeremoniakbere menpekoei ezartzen.