13 Inork baino hobeto daki berak bekatu egin duela,bai ontzi hauskorrak, bai jainkoen irudiak lurrez egitean.
14 Jauna, zure herria zapaldu zuten etsaiakzentzugabe dira denak,umetxo baten arima baino errukarriagoak.
15 Jentil-herrien idolo guztiak hartu dituzte jainkotzat;idolo horiek ezin dira baliatu,ez begiez ikusteko,ez sudurraz arnasa hartzeko,ez belarriez entzuteko,ez eskuetako atzamarrez ukitzeko,eta oinak alferrikako dituzte ibiltzeko.
16 Izan ere, gizakiak egin ditu,bizi-arnasa maileguan hartua duen gizakiak;eta gizakiak ezin du eginezta bere antzeko jainkorik ere.
17 Hilkorra izanik, gauza hilkorrak bakarrikegin ditzake bere esku gaiztoez.Gizakiak, gurtzen dituen gauzek baino gehiago balio du,berak bizia hartu baitu; gauzek, ordea, inola ere ez.
18 Gainera, animaliarik higuingarrienak gurtzen dituzte,beste guztiek baino sen gutxiago dutenak;
19 ez dute inolako edertasunik ere,beste animalia batzuk bezala erakargarri bihur ditzakeenik;Jainkoaren onespen eta bedeinkaziorik gabe gelditu dira.